Bero sare berria

BEROAREN HIRI-SAREAK

Energia termikoa modu zentralizatuan ekoizteak aukera ematen du konfigurazio konbentzionalek onartzen ez dituzten teknologia eta baliabide batzuk erabiltzeko. Teknologia horiek errazten dute energia modu adimentsuan erabiltzea, une bakoitzean ekoizteko behar den kopuru huraxe eta ez gehiago.

Sistema horiek optimizatu egiten dute eraginkortasun energetikoa, potentzia eta errendimendu energetiko handiko galdarak erabiliz, gaur egungo bero-instalazioek eskatzen dituzten kontsumoei erantzuteko, egungo energia-horniduraren ordez (gasolioa edo gasa) ur beroaren hornidura zuzena jarriz berokuntzarako eta EUBrako.

Ekoizpen ekipoen errendimendu handiari esker, kostuak murriztu egiten dira eta, ondorioz, energiaren azken prezioa merkeagoa da erabiltzaileentzat.

Kendu egiten dira gaur egungo ekipoen mantentze-lanen, matxuren eta berritzeen kostuak, eta lortzen da zerbitzua segurua, merkea eta iraunkorra izatea.
Horretaz gainera, sarean sartzen diren eraikinek eraginkortasun energetikoaren kalifikazio hobeak lortzen dituzte.

INGURUMENARENTZAKO ONURAK

  • Energia iturri berriztagarriak erabiltzen dira, jatorri fosileko energia primarioen (gasa, gasolioa) kontsumoa gutxituz.
  • Berotegi efektuko gasen isurpenaren murrizketa.
  • Zarata eta bibrazio gutxiago konektatuta dauden eraikinetan.
  • Ikusizko inpakturik batere ez, sistema honetarako ez delako ez tximinia ez andelik instalatu behar, eta fatxadak halako deus gabe edukitzen uzten duelako.

ONURA EKONOMIKOAK

  • Erabiltzaileak aurreztu egiten du energia fakturan.
  • Mantentze-lanen kostua txikiagoa da.
  • Ez da erosi behar norberarentzako ekoizpen ekiporik, ezta gero berritu ere.
  • Energiaren fakturazioan aurreikuspena errazago egin daiteke.

SEGURTASUN BERMEA ETA ERABILERAN MALGUTASUNA

  • Horniduraren segurtasuna eta jarraipena bermatzen da.
  • Espezialistek etengabe gainbegiratzen dituzte instalazioak (azpiestazioak barne).
  • Gas sukoirik ez eraikinaren barrenean.
  • Malgutasuna: zerbitzua bermatua dago denbora guztian (24 ordu), plangintza egin beharrik izan gabe eta erabiltzaile bakoitzaren beharrak kontuan harturik.