Jarduketak

ALDAKETARAKO BENETAKO AUKERA BAT

Proiektuan hiru jarduketa-mota proposatzen dira:

  • Auzoko eraikinen birgaikuntza integrala, inguratzaile termikoak barne harturik; jarduketaren xede dira 1950 eta 1980 artean eraikitako eraikinak, hala ekipamenduetakoak nola bizitegi direnak, efizientzia txikiko eraikuntza-sistemak dituztenak.
  • Biomasaz elikaturiko Sare Termiko Berri bat sortzea (District Heating) auzo osoa hornitzeko. Sare Termiko Berri horretan sorkuntza termikorako zentral berri bat eta harentzako banaketa sarea izanen genituzke, eraikin publikoak eta pribatuak hornitzeko.
  • Inguru horretan lehendik dauden auzo-berokuntza sistema zaharrak berritzea. Jarduketa honen helburua berokuntza-sistema hauen funtzionamendua hobetzea da, banaketa sareak berritu eta hobetuz; horretarako, energia aurrezteko neurriak sartuko dira, erregulazio- eta kontrol-sistemekin batera, kontsumoa murriztu eta funtzionamendua hobetzeko.