Lege oharra eta pribatutasun politika

Webgunearen titularra

Webgune honen arduradunaren identifikazio-datuak honako hauek dira:

Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA (NASUVINSA), helbidea: Sanduzelaiko etorbidea, 8-behea – 31012 Iruña (Nafarroa)

  • IFK: A31212483
  • Nafarroako Merkataritza Erregistroan inskribaturik: 732. liburukia, 48. folioa, NA-4.151 horria, 87. inskripzioa.

Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa betetzeko eman da informazio hau.

Erabiltzeko baldintzak

Webgune honetara sartzea eta hura erabiltzea ondotik datozen xedapenek arautzen dute. Webgune honetan nabigatzeak erabiltzaile izaera ematen dio orrialde honen produktuak eta zerbitzuak erabili nahi dituen pertsona fisiko orori, eta berarekin dakar lege-ohar hau oso-osorik eta bete-betean onartzea.

Erabiltzaileak espresuki eta salbuespenik gabe onartzen du bere erantzukizuna dela, eta ez beste inorena, webgune hau eta haren zerbitzuak eta edukiak erabiltzea eta haietara sartzea. Erabiltzailea baldintza hauekin ados ez badago, webgune honetatik atera beharko du, eta ez ditu eskura izanen eskaintzen diren zerbitzuak.

Webgune honetara edonor sar daiteke, dohainik, eta ez da harpidetu edo erregistratu behar.

Lege-ohar hau noiznahi aldatzen ahal da, lege, jurisprudentzia edo teknologia arloko aldaketetara egokitzeko. Aipatu aldaketak jakinarazitzat joko dira orrialde honetan argitaratzen direnetik.

Jabetza intelektuala

Webgune honen edukiaren gaineko eskubide guztiak Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SArenak dira Webgune honen diseinua, edukiak, testuak, argazkiak, irudiak, mapak, grafikoak, markak, bannerrak, orriaren eta nabigazioaren egitura edo iturri-kodea Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAren titulartasunekoak dira, ustiatzeko eskubideak baititu legearen arabera.

Beste sozietate batzuen logotipoak agertzen badira, haietako bakoitzaren titulartasunekoak dira, eta haiek ustiatzeko eskubideak dituzte, legearen arabera.

Webgune honetan sartzen den erabiltzaileak ezin izanen ditu, inola ere, lehenago aipatutako elementuak kopiatu, eraldatu, banatu, transmititu, birsortu, argitaratu, laga edo saldu, edo eskuratu duen informazioan oinarrituz produktu edo zerbitzu berriak sortu, salbu eta Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAren berariazko baimen idatzia badu. Material hau jabetza intelektualari buruzko legediak babeste du, eta haren bidegabeko erabilerak zigor zehapenak ere jasan ditzake.

Guneko edukiak kontsultatzeak edo deskargatzeak ez dakar haien jabetza intelektualaren gaineko inolako eskubiderik lagatzea.

Erabiltzaileek erantzukizuna izanen dute Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk zuzenean edo zeharka, jasaten duen edozein kalte edo galerengatik, indarreko araudia edo webgune honen erabilerak dakarren edozein obligazio ez betetzearen ondorioz. Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk beretako gordetzen ditu dagozkion legezko baliabide eta ekintza guztiak, jabetza intelektualaren eta industrialaren gainean dituen eskubide legitimoak defendatzeko.

Erantzukizunaren salbuespena

Informazio erabilgarri eta eguneratua eman nahi dugu, baina ezin ditugu erabat bermatu eduki eta zerbitzu guztien egiazkotasuna, zehaztasuna, eguneraketa eta eraginkortasuna. Beraz, ez dugu gure gain inolako erantzukizunik hartzen, erabiltzaileek jasandako kalte eta galerengatik, edonolakoak izanik ere, datu ez osoak, okerrak edo eguneratu gabeak erabiltzearen ondorioz edo edukiak edo zerbitzuak etetearen, deuseztatzearen edo eraginkor ez egotearen ondorioz.

Webgune hau hobetzeko iradokizunak edo iruzkinak eskertuko ditugu. Webgune honen edukiak eta zerbitzuak erabiltzea erabiltzailearen erantzukizuna da, eta ez beste inorena.

Estekak

Beste webgune batzuetara igortzen duten kanpoko estekak irabazi asmorik gabe ematen dira, eta haien helburu bakarra erabiltzaileendako informazioa hobetzea da.

Beraz, ez dugu gure gain hartzen inolako erantzukizunik, esteketako edukiei edo haietan egiten diren aldaketei dagokienez, eta ez da bermatzen haietan ez egotea sistema informatikoa eraldatzen duten birusik edo bestelako elementurik. Horiek horrela, ez da inolako erantzukizunik arrazoi horren ondorioz erabiltzaileak jasandako kalteengatik, edonolakoak izanik ere.

Esteka bat desegokitzat joz gero, ohiko bideak erabiliz jakinarazten badiguzu berehala zuzenduko dugu.

Pribatutasun politika

Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legean eta uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoa eta datu pertsonalak babesteko arloan indarra duen araudian aurreikusitakoa errespetatzen du.

Erabiltzaileak, orriko inprimakia erabiliz, bere datuak eman eta igortzen baditu, ulertzen da baimena ematen diola datuak tratatzeari, datuak biltzeko xedearekin bat (informazioa eskatzea, aholkularitza, zerbitzuak kontratatzea). Emandako datuak Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAren erantzukizunpean sortutako fitxategi batean sartuko dira. Konfidentzialtasun hertsiena ziurtatzen dugu emandako datuak bildu eta tratatzerakoan, inprimakien bidez izan, edo geroago izan daitezkeen komunikazioen bidez izan.

Behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatzen ditugu, DBLOa garatzeko erregelamendua onesten duen 1720/2007 Errege Dekretuarekin bat, datu pertsonalen segurtasun eta osotasun egokia lortzeko, baita horien aldaketa, galera edo tratamendu edo sarbide ez baimendua galarazteko ere, kontuan harturik teknologiaren egoera, bilduriko datuen nolakoa eta izan ditzaketen arriskuak.

Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk une oro bermatzen dio erabiltzaileari datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideez baliatzea, legeria indardunak ezarritako moduan. Eskubide horiek erabiltzeko, mezu elektroniko bat bidali honako helbide honetara: efidistrict@efidistrict.eu.

Jurisdikzio aplikagarria

Erabiltzailearen eta Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAren arteko harreman guztiak Espainiako legediaren arabera arautuko eta interpretatuko dira. Gatazka egonez gero, aldeek men egiten diete une bakoitzean eskudun diren Nafarroako epaitegi eta auzitegiei, legedi aplikagarriak baimentzen badu. Argibideak eskatzeko edo iradokizunak, laudorioak, kexak edo iruzkinak igortzeko, gomendatzen dugu mezu elektroniko bat bidaltzea honako helbidera: efidistrict@efidistrict.eu.

Azken eguneratzearen data: 2015eko martxoaren 20a.