Aktualitatea

Berriak

Herritarrek parte hartzeko prozesua, Txantrea auzoko berroneratze energetikoari laguntzeko foru dekreturako proiektua egiten

Nasuvinsa

Sustapen Departamentuak Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretua aldatzen duen foru dekreturako proiektua aurkeztu du, etxebizitza multzoen berroneratze energetikorako aurreikusitako jarduketei laguntzeko.

Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, herritarrek parte hartzeko prozesua zabaldu da, heldu den ekainaren 15era arte.

 

Aurkeztutako proiektuari buruzko ekarpenak eta iradokizunak honako helbide elektroniko honetara igor daitezke: participacion@navarra.es

 

Foru dekretu berri honen bidez, inguratzaile termikoen lanetarako laguntzen ehunekoa handitu nahi da (% 40tik % 50era) eta, ondorioz, baita etxebizitza bakoitzeko eman daitekeen diru-laguntzaren gehiengoa ere (6.000 €tik 7.500 €ra). Laguntzak handituko zaizkie inguratzaile termikoen lanak Efidistrict proiektuaren barruan modu koordinatuan egiten dituzten bizilagunen elkarteei, auzo mailan kalitatezko jarduketak gauzatzeko asmoz.

 

Hona hemen dekretu berriak proiektuaren esparruan birgaitze-lanetarako oro har jasotzen dituen beste neurri batzuk:

  • * Auzoko laguntzak berdintzea lehentasunez birgaitzeko eremuetarako, hala nola Iruñeko Alde Zaharrerako, ematen direnekin.
  • * 6.000 €tik 4.000 €ra murriztea inbertsiorako gutxieneko aurrekontua, birgaitzeetarako laguntzak jaso ahal izateko.

 

FORU DEKRETURAKO PROIEKTUA